XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Udal hauteskundeak Iranen

Iranen gaur izango diren udal hauteskundeek berebiziko garrantzia dute, boz hauen emaitzek gainditu egingo baitute beste testuinguru batean normalean berez hartuko luketen esparrua.

Egungo hauteskundeak proba ezin hobea izango dira iraultza islamikoaren hogeigarren urteurrenean: hautesleek aukera izango dute Khatami lehendakariak hasitako erreformekiko atxekimendua erakusteko.

Teherango boterean agerikoak dira barne borrokak moderatuen eta inmobilisten artean, eta hilketak eta atentatuak egoera larri honen adierazgarriak dira.

Khatamik herritarren sustengua behar du erreformei segitu eta arerio politikoei aurre egiteko.

Haren porrota prozesua geldiarazteko lejitimitate gisa hartuko lukete kontserbadoreek.

Gaurko bozetan, beraz, ez daude soilik udalak jokoan, Irango garapen politikoa baizik.